Sutez beteko zaizkigu egunotan herri eta auzoetako txokoak. Udako solstizioarekin batera gure kulturan errotuta dauden ohitura zaharrek kalera aterako dira beste behin ere, administrazioetatik jartzen diren ostopoak gaindituz kasu askotan. Zaharrak sutara jaurti berrikuntzen esperoan...Horixe da aste hontan herriKoloren egin duguna: udal ordenantzak, dekretu antipartehartzaileak, Barakaldo grisa, politikarien soldata erraldoiak, patronalaren neurriko erreformak...Sutara bota ditugu, Barakaldo koloretsuagoaren aldeko borrokak pizkortzeko, Euskal Herri eta Mundu justuago batean kokatua.